XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4. Oles euskal ohituretan termino ezaguna da.

Errondako kanten sinboloa da.

Oraindik Olez-Olez ibili adierazpena erabiltzen da Bizkaiako herri batzuetan mutikoen diru eskariak adierazteko.

Legazpiko ohiturak Gabonen inguruan Legazpin egon zitezkeen ohiturei dagokienez, folkloreari buruzkoak oso gutxi dira.

Gabonetako jaiei buruzko lehen datua 1617. eko da.

Garai hartan gabonetako lau jai egunetan danborila jotzen ibili zen on Dieko Franzisko Idiakez-ek 2 dukado jaso zituen udaletxetik.

Ospakizun hedatuena janari eta diru truke jaiei buruzko abestiaz baserriz baserri ibiltzearena izan da.

1979. ean gau eskola elkarteak eta udaletxeak editatutako Legazpi liburuan gure agureengatik jasotako kopla zahar batzu agertzen dira.

Eta gabonetako jai hauetan errepresentatu zitezkeen dantzei buruzko datu bakarra ezagutzen da.

Juan Ignazio Iztuetakoak data konkretu batzutan erabiltzen diren dantza zehatz batzuei buruz hitzegiten du.

Gabonei buruz hitzegiterakoan zera dio: Eguberriz billanzikoa, urteberri egunetan chipiritiona.

Bi dantza horiek, Billanzikoa eta chipiritiona gipuzkoar folkloreko bi zortziko klasiko dira eta Iztuetak ematen zioen funtzioa bete ez dutenak.

Gaur egun, Gipuzkoan ez dago gabonetako dantzik.